Visual Basic
Visual Basic Alan Cooperrek Microsoftentzat garatutako programazio-lengoaia da. BASIC lengoaia erabiliz interfaze grafikoa duten aplikazio informatikoak garatzea ahalbidetzen du. Lehenengo bertsioa 1991.urtean plazaratu zen Bere inplementazioa ez da oso eraginkorra, baina aplikazio batzuk beste lengoaia batzuetan baino modu azkarrago eta errazagoan egiten laguntzen du. Ez du ordenagailu baten barneko arkitekturaren ezagutzarik eskatzen apenas, eta hasiberriek erabili ohi dute. Ez da oso gomendagarria proiektu handiekin lanean ari diren profesionalentzako, ezta ere aplikazio konplexuak garatu nahi dituztenentzako. EzaugarriakInterfaze grafikoak sortzeko garapen inguru grafiko da. Programatzaile adituentzako zein hasiberrientzako lengoaia ikasterraza, gertaerei zuzenduta eta aplikazio grafikoak diseinatzeko aproposa. Bere berrikuntzarik nagusiena dll mota bat erabiltzea zen, lehenago vbx izendatzen zen eta geroago ocx. Dll liburutegi honek kontrol bateren funtzionaltasuna eta formularioaren eransketa arina ahalbidetzen du. Bere sintaxia, BASIC-tik eratorria, denboraz zabaldua da lengoaia egituratu berrien ezaugarriak gehitu izan baitzaizkio. Objektuei zuzendutako lengoaiaren ezaugarri batzuk gehitu zaizkio, hala nola polimorfismo interfazeen bidez, formularioak ere objektuak dira baina herentzia ez du onartzen. Datu-baseak konektatzeko liburutegia du, ADO. Informix, DBase, Access, MySQL, SQL Server, PostgreSQL... datu-baseak onartzen ditu. VisualBasicen ondorengoak
Abantailak vs desabantailak Abantailak
Desabantailak
SintaxiaKaixo mundua adibidea: Sub Main()
MsgBox "Kaixo, mundua!"
End Sub
Kanpo estekak
|