Probabilitate normaleko grafiko![]() Probabilitate normalerako grafikoa datu multzo bat banaketa normalera egoki doitzen den erakusten duen grafiko bat da. Modu sinpleenean, datuak eta horiei banaketa normal batean legozkiekeen z balioak irudikatzen ditu kartesiar diagrama batean. Probabilitateen kalkulua saihesteko, ardatz bertikalean datuei dagozkien probabilitate metatu enpirikoak jar daitezke, baina orduan ardatz bertikalean eskala graduatu berezi bat erabili behar da, paper gausstar-aritmetiko deritzon grafiko huts batean. Zentzu zabalagoan, ordea, probabilitate normalerako grafikoa eratzeko beste zenbait aukera daude: Q-Q grafikoak, datuak eta banaketa normalean dagokien kuantil teorikoak irudikatzen ditu; P-P grafikoak, berriz, datuetatik eratorritako banaketa-funtzio enpirikoaren maiztasun erlatiboak eta banaketa-funtzio teorikoaren probabilitateak irudikatzen ditu. Henryren zuzenaProbabilitate normal grafikoaren bertsio sinpleena da Henryren zuzena, ardatz horizontalean datuak eta bertikalean datuei banaketa normal batean legozkiekeen z balioak irudikatzen dituena. Grafikoa eratzeko pausoak honako hauek dira:
Henryren zuzena J.P.P. Henry (1848-1907) frantses ingeniariaren omenez izendatzen da, bera izan baitzen XIX. mendean diagrama asmatu zuena. Adibidea![]()
Ezker aldean x datuak eta dagozkien z balioak irudikatu dira. Eskuz era daitekeenZuzen bati jarraiki lerrokaturik daudenez, banaketa normala datuetara egokitzen dela esan daiteke. Grafikotik, banaketa normal horren batezbestekoa eta desbideratze estandarra zenbatets daitezke:
Kanpo estekak
|