Nazio Batuen Ingurumen Programa
Nazio Batuen Ingurumen Programa (NBIP) (ingelesez,UNEP, United Nations Environment Program) Nazio Batuen Erakundearen ingurumenarekiko jarduerak koordinatzen dituen programa da. Stockholm-eko Konferentziaren ondorioz (1972), Konferentziak emandako aholkuak gauzatzeko, Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak NBIP programa sortzea erabaki zuen. Gaur egun, NBIP da Nazio Batuen Erakundeak ingurumen-arazoetarako duen erakunde nagusia. Nairobin du egoitza. Ingurumenaren eta baliabide naturalen egoera mundu osoan aztertu, txosten teknikoak argitaratu eta Nazio Batuen ingurumen-programak kudeatzen ditu. Ingurumena zaintzeko eta garapen jasangarria sustatzeko lidergoa eman eta ahaleginak bultzatzea da NBIPren xedea. Horretarako, munduko estatuei informazioa eta laguntza eman behar die beren bizimodua hobetu dezaten hurrengo belaunaldien bizimodua arriskuan jarri gabe. Haren jarduerak arlo askotara iristen dira:
Kanpo estekak
Erreferentziak |