My Science Project
My Science Project (euskaraz Nire Zientzia Proiektua), 1985eko Jonathan R. Betuel zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko komedia film bat da. John Stockwell, Danielle von Zerneck, Fisher Stevens, Raphael Sbarge, Richard Masur, Barry Corbin, Ann Wedgeworth eta Dennis Hopper aktoreek antzeztu zuten. Nolabaiteko antzekotasuna duten Back to the Future, Real Genius eta Weird Science zientzia-fikziozko nerabe komedia filmeekin batera urte berean estreinatu zen. Argumentua1985, AEB, Mike Harlan (John Stockwell) institutu bateko nerabe ikasle eta autozaleak bi arazo dauzka: bere neskalagunak utzi berri du, eta garrantzitsuena, Roberts (Dennis Hopper) zientzia irakasleak ultimatum bat eman dio, bere zientzia-proiektua aurkeztea ala ikasgaia ez duela gaindituko esan baidio. Estualdiaren ondorioz, Mike base militar batetako hondakinen artean proiektuan balio lekioken zeozerren bila hasiko da, azkenean berak egindako objetu bat izatea lor dezakeen gailu bitxi bat topatuz. Gailu honek izpi bat jaurtitzeko gai da, haren bidez ukitzen duen edozer edo edozein beste dimentsio batera nahiz denboran bidaiarazi eta beste garai eta lekuetara bidaltzeko gai da. Aktoreak
Kanpo estekak
|