Inbestimendu funtsInbestimendu funtsak edo inbertsio-funtsak inbertsio kolektiboko erakunde bat da (IKE), eta inbertitzaile fisiko edo juridiko desberdinen funtsak biltzean datza, hainbat finantza-tresnatan inbertitzeko. Haren erantzukizuna sozietate administratzaile baten esku uzten da, inbertsio-zerbitzuetako banku edo enpresa bat izan daitekeena.[1][2] Inbertsio-funts bat hainbat pertsonaren (fisiko edo juridiko) ekarpenak osatzen duen ondarea da. Pertsona horiek funtsaren partaide dira, eta funtsaren kudeaketaz eta administrazioaz arduratzen den sozietate kudeatzaile batek (burtsa-agenteak) administratzen du.[1] Funtsa partaidetza ezberdinetan zatituta dago eta partaidetza horiek egunero prezio edo likidazio-balio bat dute.[2] Funtsaren errendimendua partaidetzak saltzeko unean gauzatzen da (kapitalizazioa), eta nahi den aldi guztietan egin daiteke, likidezia data batera mugatuta dagoen funtsetan izan ezik. [3] Jarduteko moduaFuntsa hainbat inbertitzaileren ekarpenek osatutako ondarea da; ekarpen horiek izaera desberdinekoak izan daitezke (banakakoak, taldekoak edo instituzionalak; pribatuak edo estatukoak), eta profesional-talde baten esku uzten dute administrazioa. Inbertsio-funts mota desberdinak daude, sozietate administratzaileak aukeratutako inbertsio-zorroaren arabera.[4] Honako tresna hauetan inbertitzen da:
Zehazki, inbertsio-funtsek kapitalen merkatuan parte hartzeko aukera ematen diete aurreztaile txiki eta ertainei, inbertitzaile handiek erabiltzen duten irizpide eta profesionaltasunarekin.[5] Erakundeen aldetik, bi sozietate bereizten dira: sozietate kudeatzailea eta sozietate gordailuzaina. Sozietate kudeatzaileak inbertsioaren xedea ezartzen du, kontabilitatea kontrolatzen du, legez eskatutako argitalpenak egiten ditu eta gordailu-sozietatea kontrolatzen du. Bestetik, sozietate gordailuzainak inbertsioak adierazten dituzten balioak eta gainerako tresnak zaintzen ditu.[6] Bezeroek ematen duten dirua sozietate gordailuzainak jasotzen du, eta ondoren inbertsio-funtsaren xede diren aktiboak erosteko erabiltzen da. Sozietate kudeatzailearen eta gordailuzainaren artean kontrolatu behar dute Kudeaketa Erregelamenduko jarraibideak betetzen direla.[7] Inbertsio Funtsaren errendimendu motakErrendimenduaren arabera, bi funts mota bereizi daitezke:[8]
Errendimendu ErlatiboaZertan inbertituko duten (akzioak, bonuak, lehengaiak, burtsa-indizeak), zer eremu geografikotan inbertituko duten eta merkatuko sektore espezifiko batean (teknologikoak, farmazeutikoak...) zentratuko diren ezagutzen da funts horietan. Kudeaketaren arabera, 2 taldetan banatzen ditugu.[5]
Errendimendu AbsolutuaFunts horiek burtsako agenteek kudeatzen dituzte, eta ez dakigu zehazki zertan inbertituko duten (edozein gauzatan inbertitu dezakete: dibisetan, lehengaietan, bonuetan, akzioetan...) eta inbertsio-teknika espekulatiboagoak erabiltzen dituzte.[8] Horien artean daude kudeaketa alternatiboko funtsak edo Hedge fund. Inbertsio Funtsen motakInbertsio-politikaren arabera, funts-kategoria desberdinak daude.[13] Horietako bakoitzak errentagarritasuna bilatzeko irizpide zehatz bati erantzuten dio, eta hauek dira garrantzitsuenak:[14]
FiskalitateaInbertsio funtsek ez dute zergarik ordaindu beharrik funtsatik dirua atera arte. Hau da, inbertitutako dirua kentzen denean, irabazia edo galera aurrezkiaren zerga-oinarrian sartu behar da PFEZn (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga).[18] Inbertsio-Funtsen TributazioaInbertsio-funtsaren dirua kentzerakoan, lortutako etekinagatik ordaindu beharko da zerga. Zerga-ordainketa ezberdina da lurralde nazionalean eta Euskal Autonomia Erkidegoan.
Hau da, lurralde nazionaleko tributazioaren arabera, fondotik dirua ateratzerakoan, lehenengo 6.000€-ak %19ko tributazioa izango dute; ondoren, 6.000€ eta 50.000€ balioen artean %21ko tributazioa izango dute; azkenik, 50.000€ baino altuagoko balioak %23ko tributazioa izango dute.
Jarriko dugu adibide bat modu argiago ikusteko tributazio bakoitzak duen eragina. Demagun duela 20 urte 20.000€ inbertitzen ditugula inbertsio-funts batean. Orain, 20 urte geroago, funtsaren balioa 100.000€koa da. Ateratzen dugu dirua eta gure PFEZn sartu behar da lortu dugun etekina, kasu honetan 80.000€ (100.000€-20.000€).
Erreferentziak
Kanpo-estekak |